XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E/1 Izotza hausten (Ikastaro hasieran izenak ikasteko).

MAILA.

Oinarrizkotik Aurreratura.

DENBORA.

10-15 minutu.

PRESTAKETA.

Hautatu hiztegi alor bat, hala nola ontziak, sentimenduak, ibilgailuak.

IKASGELAN.

1 Eratu ikasleak 10-15 laguneko taldeetan, zirkulu itxietan eserita ahal balitz.

2 Esan A ikasleari bere burua aurkezteko izena eta hautatutako hiztegi alorreko item bat emanez, adib. ontzien kasuan: A Ni Mario naiz, lorontzia.

B ikasleak hau jaso eta era berean jarraituko du: B Hau Mario da, lorontzia; Ni Fukiko naiz, esne-botila.

3 Honela segi biran, ikasle bakoitzak aurrez dituen guztiak aurkezten dituelarik eta ondoren bere buruaz adierazpen bat eginez.

Eskerrona.

Pteiffer eta Jones-i ikasi genien ariketa hau, honako lan honetan: .

Ariketa honek gramatika lantzeko duen erabilgarritasuna azpimarratzen da beste lan honetan: .